Dagoeneko martxan jarri dute "El Conquistador del Fin del Mundo" saioaren zazpigarren edizioan parte hartzeko castinga. Hautaketa-probak ekainaren 14tik 24ra egingo dituzte. Esperientzia ahaztezin bat bizi nahi baduzu eta hotzari, goseari eta aproba fisiko gogorrei aurre egiteko gai ikusten baduzu zure burua; hauxe da zure aukera.
Castingak etengabeko ordutegia izango dute goizeko 09:00etatik iluntzeko 20:00ak arte. Gogoratu adin nagusikoa izan behar duzula eta ez dela beharrezkoa aurretik inon izena ematea. Hona hemen aproben egutegia:
- Bilbao: Ekainaren 14,15 eta 16ean Barcelo Nervion Hotelean (Campo Volantín, 11).
- Donostia: Ekainaren 17 eta 18an NH Aranzazu Hotelean(Vitoria-Gasteiz kalea, 1).
- Gasteiz: Ekainaren 21eta 22 an Barceló Gasteiz Hotelean (Gasteiz etorbidea, 45).
- Iruña: Ekainaren 23 eta 24an NH Iruña Park Hotelean (Arcadio Maria Larraona, 1).
Animatu!!
Enviar un comentario nuevo