Enviado por Txokue el Mar, 16/03/2010 - 08:00.
Baltasar Felguera, arrisku kirol zalea, kirol berri hau patentatzeko prest agertu da. Berritasuna da erreka batera salto egin eta eramaten utzi behar duzula, neoprenoz jantzita
Azken hilabeteotan ibaiek eraman duten ur-kopurua ikusita, Baltasar Felguera eta beste abenturazale batzuk kirol berri hau praktikatu dute. "Arroying" izena eman diote.
"Arroying"a muturreko kirola dela esan du Felguerak, euriteak izan eta gero praktikatzen baita, ibaien urak oso harrotuta jaisten direnean, hain zuzen.
Kirol hau praktikatzeko ezinbestekoa da neoprenozko jantziaz eta kaskoaz gainera, eskarpinak eta beste osagarri batzuk ere janztea, eta gurpil pneumatiko bat edo ohol bat eramatea lagungarri izaten zaie.
(Para leer la noticia en castellano pulsa en leer más)